XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

jasotako neurrien oso antzekoak dira; produkzio-bideren bat zutenei uztarriak lurrak eman zitzaizkien nagusiki eta, aldi berean, uzta biltzeko beharrezkoak ziren soldatapeko langileak mantendu egin ziren.

Euskal Herrian aplikatu zen zenbait irtenbide, Iberiar penintsulako gainontzeko lurraldeetan hartu ziren edota hartzen ari ziren neurrien errepikapen hutsa izan zen.

1815etik 1817ra bitartean, hein batean Gipuzkoa-ko jurisdikziokoa eta beste hein batean Arabako Anda hiribildukoa zen Gatzagako mendaterako maldan eta gainean, dozenaren bat baserri egiteko proiektu bat izan zen, hala, ia biztanlerik gabeko inguru haietako lapurretak eta erasoak ekiditeko.

Errege Kontseiluko fiskalak proiektuari oniritzia eman zion, Sierra Morena, Alcudia eta Ciudad Rodrigon eginikoen antzekoa baitzen. Proiektuak bost klausula zituen:

1.a, etxea, eskorta, ukuilua, baratzea eta larraina egiteko lurra emango zitzaien;

2.a, zerealak landatzeko hogeita bost anega lur edo gehiago emango zitzaizkien, hautamenerako bide zabala eskainiz;

3.a, nekazariek hamar urtetan ez zuten inolako auzo-zerga edo kontribuziorik ordaindu beharko;

4.a, garai horretan ez zuten, halaber, hamarrenik ordaindu beharko;

5.a, auzotar guztien antzera, hauek ere jurisdikzioko urak eta herri-lurrak erabiltzeko aukera izango zuten.

Anda herria lurra dohain emateko prest zegoen, ez, aldiz, Gatzaga, honek saldu edota errentan eman nahi baitzien.

Erregea bera ere arduratu zen arazo honetaz eta Gipuzkoako Aldundiari igorritako gutun batean hala zioen: pero temo hallar alguna pequeña dificultad en algunos particulares o comunidad por la cesion de su terreno aun quando se les compense o en otros o en dinero porque regularmente y por desgracia se suelen presentar obstáculos al plantearse las ideas y proyectos que influyen en la felicidad general del Pais

eta, amaitzeko, hauxe eskatzen zitzaion arren Aldundiari: se digne dar su aprobacion a tan util pensamiento?. Errege erreakzionario hura Fernando VII.a zen 85 TPA, bigarren sek., 20. neg., 41. leg..

Lanik neketsuena, ihitoki eta padurak lehortzea, XVIll. mendearen bukaera aldera eta XIX. mendearen lehen urteetan hasi zen.

1780an, Hondarribian nekazariak itsasoak suntsitutako halako dike batzuk berriro altxatzera animatu nahi zituzten, bai eta ihitokiak lehortzera ere, izan ere, hala, podían rendir más de 400 fanegas de grano al año.

Zenbait pertsonak, enpresari zela esanez, zeregin hura gauzatuko zuela hitz eman zuen, bai eta trukean ihitoki haiek berrogei urtez erabiltzeko eskatu ere, nahiz eta epe hori, gero, berrogeita hamabost urtera luzatu zen.

Halaber, Udalari urteko eta goldeko zilarrezko lau erreal emateko obligazioa zuten.

Handik hamarren bat urtera, San Rafaelekoak gutxi gorabehera seiren bat golde ematen zituzten hauek eta Aingiraportukoa itxi egin ziren 86 Ibidem, lehenengo sek., 17. neg., 130. leg..